Victor Barahona
Permacultura Aralar elkarteko kideak emango du hitzaldia Kofradia Zaharrean, 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hitzaldia gazteleraz emango du Barahonak.
Hain zuzen ere, permakulturaren inguruan egingo da barikuko berbaldia. Permakultura nekazaritza iraunkor mota bat da. Nekazal ekosistema batzuk diseinatzen dira, eta bertan, ekosistema naturalen aniztasuna eta egonkortasuna lortzen dira, hurrenez hurren. Teknika horrekin baso jangarriak lortzen dira. Baso horietan baliabideak jaso egiten dira, ez dira ohiko eran landatzen.
Permakultura mugimendua 70eko hamarkadan sortu zen Australian.