2015eko udal eta foru hauteskundeetarako herri programa osatuko duen Hari Gara dinamika aurkeztu du Ondarroako EH Bilduk. Programa berria banaka zein multzoka, herritar, talde eta eragile guztiekin osatzeko asmoa dutela azaldu dute. “Danon artean erabakitako lehentasunak eramango ditugu aurrera. Horretarako jaio da Hari gara ekimena”.
Herri programa arloz arlo eta puntuz puntu osatuko dutela nabarmendu dute Hari Gara dinamikako kideek. “Programa osatzeko orduan prozesua bera izango da garrantzitsuena. Herri programa zabal eta irekia izango da. Ondarrutar guztiok dugu lehentasuna eta zeresana. Ondarrutarrekin egon eta eurak diotenari erantzungo dion programa osatu nahi dugu”.
Hurrengo hauteskundeetan EH Bilduren proeiktua sendotzeko asmoa dute, aurretik hasitako behar eta proiektuei jarraipena emanaz. “Eredu desberdin bat posible dela erakutsi dugu azken lau urteetan. Demokrazia parte hartzailean sinisten dugu, udal ordezkari eta herritarren arteko elkarlanean. Azken lau urteetan herritarrekin ein dogu beharra eta aurrerantzean ere horrela izango da”.
Hauteskundeei begira lehen oinarriak ipintzeko lehen herri batzarra egingo dute domekan, 17:00etan Kofradia Zaharrean. Abendutik urtarrilera bitartean, hainbat ekimen egiteko asmoa agertu dute. “Parte harteko bide desberdinak egingo dira, inkesta, arlokako mintegiak eta batzar zabalak, esate baterako”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.