Halaber, linea berriak ere ezarri dituztela jakinarazi du Bizkaiko erakundeak.
Aldaketak izan dituzten lineen artean daude, esaterako, A3523 linea (Bilbo-Galdakaoko ospitalea-Gernika-Aulesti-Lekeitio) eta A3526 linea (Mungia-Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu). Lehenengoak, esaterako, ez dio zerbitzurik emango aurrerantzean Mendexari, A3536 lineak (Lekeitio-Mendexa) emango diolako.
A3526 linea (orain arteko Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu linea), berriz, Mungia eta Gernika arteko lineagaz batu dute, eskualde biak lotuta izateko.
Lineak aldatzeagaz batera, linea berriak ere sortu ditu Bizkaibusek; esaterako, Gernika-Nabarniz linea (A3532). Horrek Nabarnizi eta EreƱori emango dio zerbitzua. A3533 lineak (Gernika-Mendata), aldiz, Ajangiz eta Mendatari, eta A3534 lineak (Gernika-Errigoiti), azken herri horri. Lea-Artibain, ostera, A3535 (Lekeitio-Amoroto) eta A3536 (Lekeitio-Mendexa) lineak sortu dituzte, Amorotori eta Mendexari zerbitzua emanez.
Zerbitzuok autobus txikien bitartez emango dituztela azaldu dute.
Bestalde, sare nagusiarekiko garriobide-aldaketa bultzatu gura izan du Bizkaibusek, autobus edo bestelako garraiobide batzuen bidez, eskualdeko herri nagusiarekiko zein Bilborekiko lotura hobea bermatzeko.