Ondarroako Kalare Deuna kofradiako bentalekuak martxan jarraitzen baldin badu ere, asteon arrain gutxi saldu dute. Izan ere, eguraldi txarra izan da nagusi itsasoan.
Astelehenean itsaso txarra zela, arrantzaleak ez ziren itsasora atera. Horrenbeste, martitzenean ez zen arrainik saldu bentalekuan. Oraindik ere beharrean jarraitzen duten txalupa gutxiek martitzenean irten zuten itsasora, eta eguaztenean arrain oso gutxi ekarri zuten. Askotariko arraina sartu zen, baina oso kopuru gutxian: buzten baltza, txitxarro zuria, boba, betandia eta txitxarro beltza porturatu zuten arrantzaleek.
Gaur [abenduak 11] ere ez da arrainik saldu. Izan ere, Alexandra itsas ekaitza dela eta, arrantzaleek ez dute itsasora irtetzeko aukerarik izan. Horrez gain, arrantzaleak erretiratzen hasiak direla igarri-igarria da portuan. Gabon ostean hasiko dira martxan asko.