I. Akarregi Pala Txapelketa jokatzen hasiko dira gaur arratsaldean Lekeitioko frontoian. Danetara 11 bikotek hartuko dute parte bi asteburutan luzatuko den norgehiagokan.
Lau taldetan banatuta daude bikoteak, eta denek denen kontra jokatuko dute. Partidak 30 tantotara izango dira eta gomazko pilotagaz ariko dira pilotariak. «Aurtengoa lehenengo txapelketa da, baina erantzun ona izaten ari da», nabarmendu dute antolatzaileek. Lea-Artibai eskualdeko bikoteak eta Eibarko bat ere badagoela aurreratu dute. «Maila ona dago», esan dute.
Taldeak
A taldean, Kurro eta Kasper, Kepa eta Unai eta Zabala eta Diaz daude. B taldean, Eibarko Armeruak, Jonpu eta Josu, eta Kase eta Elordi II. C taldean, Lopez eta Elordi I, Rober eta Isac eta Enekoitz eta Lekio ariko dira. Azkenik, D taldean, Epermendi eta Eneko eta Azeri eta Goje II egongo dira.
Gaurko partidak 17:00etan hasiko dira, eta orduero jokatuko da bat. Bihar berriz, goiz eta arratsaldez jokatuko da txapelketa. Goizean hiru partida egongo dira 17:00etan hasita eta arratsaldean beste hiru 17:30etik aurrera.
Abenduaren 19an jokatuko dituzte final erdiak eta 20an izango da finala.
ASTEBURUKO EGITARAUA
Gaur, barikua
- Kurro-Kasper/Kepa-Unai (17:00-18:00)
- Eibarko Armeruak/Jonpu-Josu (18:00-19:00)
- Kase-Elordi II/Jonpu-Josu (19:00-20:00)
- Lopez-Elordi I/Rober-Isac (20:00-21:00)
Bihar, zapatua
- Azeri-Goje II/Epermendi-Eneko (9:30-10:30)
- Enekoitz-Lekio/Lopez-Elordi I (10:30-11:30)
- Zabala-Diaz/Kepa-Unai (11:30-12:30)
- Kurro-Kasper/Zabala-Diaz (17:30-18:30)
- Rober-Isac/Enekoitz-Lekio (18:30-19:30)
- Kase-Elordi II/Eibarko Armeruak (19:30-20:30)