Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Garagardo on baten sekretua

Euskadiko Estrella Galicia garagardo isurketa txapelketan bigarren saria jasota, Espainiako txapelketan parte hartuko du datorren apirilean Xabier Fresko Mundakako gazteak.Ostalaritzan jardutako zortzi urteek badute aitortza: Euskadiko Estrella Galicia...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/12/12

Euskadiko Estrella Galicia garagardo isurketa txapelketan bigarren saria jasota, Espainiako txapelketan parte hartuko du datorren apirilean Xabier Fresko Mundakako gazteak.

Ostalaritzan jardutako zortzi urteek badute aitortza: Euskadiko Estrella Galicia garagardo isurketa txapelketako bigarren saria. Izan ere, garagardoa era batera edo bestera zerbitzatzeak badu bere garrantzia. Hala dio, behintzat, Xabier Fresko (Mundaka, 1983) mundakarrak.

Asteburuetan edariak zerbitzatzen hasi zuen ostalaritzako bere bidea Freskok; orain, baina, eguneroko zeregina du. Duela zenbait urte modura, garagardoak isurtzen jarraitzen du bezeroen edalontzietan Mundakako gazteak. Orain, hala ere, «hobeto» egiten omen du lan hori.

Garagardoa isurtzeko teknikak azaltzen dituzten bideoak noiz edo noiz ikusi dituela aitortu du Freskok, eta, sarri askotan, bezeroen gomendioak ere aditu omen ditu. Egunerokotasunak, gainera, barra atzean egoteak ere asko lagundu dio.

Pazientzia, ezinbestekoa

Iaz piztu zitzaion mundakarrari garagardoak «ondo» isurtzeko interesa; hain zuzen ere, horiek edaten hasi zenean. Orain badaki: garagardoa ondo isurtzeko sekretua, sukaldaritzan legez, «denbora hartuz eta mimoagaz egitean datza». Horregatik, mundakarrak uste du pazientzia ezinbesteko lan-tresna dela garagardoa ondo isurtzerakoan; izan ere, «alde handia dago azkar ataratako garagardo batean, eta denboragaz ateratako beste baten artean». Eta alde hori, zaporean ez ezik, itxuran ere nabaria omen da; «batez ere, bitsean».

Ustez, garagardoa ateratzearena «gauza sinplea» dela iritzi arren, baditu bere sekretuak. Bitsaren kantitate egokiena, esaterako, ondo ateratako garagardo batek hiru zentimetroko bitsa izan behar duela azaldu du Freskok, gero, pertsona bakoitzak erabaki dezakeen arren. Bits horrek, gainera, krema erakoa izan behar duela nabarmendu du, «burbuila bakoa».

Halaber, garagardoa ateratzeko makinak ere badu azken emaitzean zerikusia; alegia, presio gehiago edo gutxiagogaz isurtzeak. Eta tenperaturak ere ezaugarritzen du edalontziko produktua.

«Txapelketan aipatu zuten, gainera, edalontzia garbitu beharrean, busti baino ez zela egin behar, hartara, likidoak irrist egin dezan». Hori eginda, garagardoa ez dela apurtzen gaineratu du mundakarrak; izan ere, «ez da apurtu behar, garagardoa gutxinaka-gutxinaka atara behar da, eta gero bitsa gehitu behar zaio likidoari».

Estrella Galicia garagardo isurketa txapelketako epaimahaiak, gainera, bestelako irizpide batzuk ere hartu zituen kontuan garagardo onenak aukeratzeko orduan; hala nola, isur- tzeko estiloa, garbitasuna eta segurtasuna. Azken hori nabarmendu du Freskok. «Urduri ikusten zituztenak baztertu egiten zituzten azkarrago, alkoholdun edaria gaizki aterako zutelakoan. Egindako lanagaz lasaiago eta seguruago zeudenak, ostera, baloratu egiten zituzten».

Mundakako gaztea lasai aritu zen, edo beste batzuek baino hobeto egin zituen gauzak; izan ere, 30 bat parte hartzaileren artean, txapeldunorde izendatu zuen epaimahaiak mundakarra. Sari horregaz «pozik», Espainiako txapelketara begira da orain Fresko. Horretarako, baina, itxaron egin beharko du. Hain justu, 2015eko apirilean lehiatu beharko da beste hainbategaz batera, Madrilen (Espainia).

Ondo pasatzera

Bilbon egin modura, bertan ere, orain arte entzun, ikusi eta ikasitakoa jarriko du mahaigainean Freskok. Horri, gainera, nork bere trikimailuak gehitzen dizkio; edalontziaren makurtasuna eta edalontziaren kokapena, esaterako. Trikimailuak trikimailu eta sekretuak sekretu, Bilboko helburu beragaz joango da Madrilera; alegia, ondo pasatzera, esperientziaz gozatzera eta zerbait ikastera. Berak hori egin bitartean, «garagardo on» bat edatera gonbidatu ditu herritarrak, «garrantzitsua baita».

Tankera horretako txapelketa batean parte hartu duen lehenenengo aldia izan du Freskok; hala eta guztiz ere, aurrerantzean, batean edo bestean parte hartzeko asmoa erakutsi du; «gaztea izanik, oraindik ikasteko astia dago eta». Ikasten jarraitzeko, denbora nonbaitetik atera beharko duela jakin badaki.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.