Garaian aldizkariaren 49. zenbakiaren aurkezpena. Naroa Eskabias eta Betikone Aretxabaleta Garaian Kultur Elkarteko kideak zenbaki berria aurkezten.
Zapatuan,
12:00etan izango da aurkezpena
Uhagon kulturgunean. Ohi bezala, argazkiak, erreportajeak eta elkarrizketak osatuko dute bihartik aurrera kalean egongo den aldizkari berria. Aurkezpenean bertan ere aleren bat erosteko aukera eskainiko dute Garaian elkartekoek.