Lekeitioko Udalak hitzarmena sinatu du Kitto Merkartari Elkarteagaz Gabonetako ekintzak burutzeko
Udalak merkataritza bultzatzen lagunduko du 5.000 eurotako dirulaguntza emanez, eta Kitto Merkatari Elkarteak Gabonetako ekintzak burutu ahalko ditu. Egingo duten ekintza nagusiena herrian Gabonetako Argiak jartzea izango da.
“Gabonak hurbil daude eta herriko txikizkako merkataritza lagundu eta herriko bizi kalitatea eta ekonomia bultzatzeko asmoz; azken urteotan bezala herriko gune eta kaleak Gabonetako argiez apainduko dira”, azaldu du udalak.
Argiak urtarrilak 7rarte egongo dira ipinita.