Mutrikuko Olatz auzoan kamioi bat trabatuta geratu da
Gertaera, atzo [abenduak 11], 18:30ean aldean gertatu zen Olatz auzoan. “Dirudienez, bisoi bila joaten den kamioi handi bat Olatz sarreran trabatuta geratu zen. Orduz geroztik, zirkulazioa itxita dago gune horretan”, azaldu dute Mutrikuko udaltzaingoko kideek.
Kamioia ezin mugituta geratu zen, eta bidetik ezin da ibilgailurik pasa. Hori dela eta, Olatz auzoan bizi direnak inkomunikatuta geratu dira. Asko ezin izan ziren atzo euren etxeetara ailegatu, eta gaur ere arazo berdinarekin jarraitzen dute. Udaltzaingoak adierazi duenez, kamioia garabi baten laguntzarekin ateratzen saiatuko dira, ahalik eta lehen.