Lekeitioko Udalak doako Wifi zerbitzua emango du turismo bulegoan eta Barandiaran aretoan
Horretarako, azpiegitura egokitu eta gunea seinalizatu dute. Bulegoaz eta Barandiaran Aretoaz gain, kontziopeko eremua ere hartzea espero da. Wifi-aren pasahitza Turismo Bulegoan eskatu beharko dela jakitera eman du udalak.
Eusko Jaurlaritza, 2020rako Euskadiko Turismoaren Plan Estrategikoan, Berrikuntza lan lerroan, Itourbask Turismo Bulegoen sarea premia eta joera berrietara egokitzeko lerro estrategikoa lantzen ari da. Planifikatutako ekintzen artean, turismo bulegoak dohainezko Wifi zerbitzua ematea dago.
“Lekeitioko Udal Turismo Bulegoak, orain arte, ez du zerbitzu hori eman bere erabiltzaileei, baina Udalak ere egokitu nahi du turismo bulegoaren jarduera aro berrietara. Horrela, erabiltzaile guztiak herriari buruzko informazioa jaso ahal izango dute edo turismo informazioa ere, bulegoa itxita zein zabalik dagoenean”, azaldu dute.