Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lan egingo duen herritarren sarea martxan dago Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2014/12/15
Sare MX «Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen urraketagaz behin betiko eta errotik amaitzeko sortu den sare herritarra da; egitasmoaren protagonistak danok gara eta bat egin behar dugu», azaldu zuten. Jakitera eman zutenez, mugimenduaren erronka nagusiak sakabanaketagaz behin betiko amaitzea, gaixo larriak, 70 urtetik gorako pertsonak eta hiru laurdenak beteak dituzten euskal presoak, beste presoen modura, kartzeletatik irtetea, eta espetxealdi luzaketarik ez egotea dira. Hori dela eta, Jose Ramon Foruria Foru gaixorik dagoen preso politiko markina-xemeindarraren kasua aitatu zuten: «11:00etatik 18:00ak arteko ordutegia dauka kalean egoteko, astero Basaurira joan behar da sinatzera eta Bizkaitik ezin du irten. Nahiz eta kartzelatik kanpo egon ezin da esan aske dagoen pertsona bat denik». Dispertsioaren Liburua Sakabanaketaren aurka egiteko ahalik eta sostengu gehien biltzeko asmoz Sarek atera duen Dispertsioaren liburua ere aurkeztu zuten ekitaldian. Liburuxkaren xedea, politika horrekin behin betiko amaitu ahal izateko, errealitate hori ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta mundu guztiaren aurrean ezagutzera ematea da. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dagoen liburua zabaltzeko modua eskuz esku izango da, sarekideen bitartez. Dispertsioaren Liburua argitaratu zenean 475 euskal herritar zeudela preso zehaztu zuten, horietatik 463 dispertsatuak, eta euretako bat Ziortza Bolibarko Andoni Lariz Bustindui da. Lariz, 2013ko urtarrilaren 12an atxilotu zuten, eta Frantziako Bois D’arcy espetxean dago. «Bete beharreko zigorragaz gain dispertsioaren zigor gehigarria daukate euskal preso politikoek eta egoera horrek familia ezegonkortzeaz gain gastu ekonomiko handia eragiten die», nabarmendu zuten. Azaldu zutenez, Andoni Larizen familiak 1.766 kilometro egin behar ditu astebururo, urtean 21.192 kilometro, eta bidaiak asteko 400 euroko kostua dauka, urtean 19.200 euro. «Sakabanaketagaz amaitzea beharrezkoa da, eta danon artean lortuko dugu; danok gara beharrezko», azpimarratu zuten. Sarea ehuntzeko, beraz, sarekideak egiten hasi dira. «Sareren helburuekin bat egiten duen edonor izan daiteke sarekide», azpimarratu zuten. Horretarako fitxa bat bete eta entregatu behar da, eta Gabonetan horretarako mahaia jarriko dutela jakitera eman zuten mugimenduko kideek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.