Erabakitzeko eskubidea gai nagusi hartuta, eguenean mahai ingurua egingo da Ondarroan
Ondarroako Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, mahai inguru berezia egingo da eguenean Beikozini aretoan.
19:00etatik aurrera, EAJko Iñaki Zarraoa, Eusko Alkartasunako Juan Karlos Goienetxea eta Sortuko Karmelo Landa erabakitzeko eskubidearen inguruan berbetan ariko dira.