Gasolio-hornigailua jarri dute Lekeitioko portuan
Lekeitioko portuak kirol- eta arrantza-ontzien flota handia biltzen du. Horregatik, gasolio-hornigailua jarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika sailak portuan, “itsasontziek hornitzera ondoko herrietara joan behar ez izateko edota jabeek erregai-bidoiak garraiatu behar ez izateko”. Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok eta portu-zerbitzuko buruak hornigailu berriak nola funtzionatzen duen erakutsi diote Ana Oregi sailburuari.