Piztiak taldea U deritzon zortzigarren beharra grabatzen hasiko da laister. Grabaketa lanak Urdulizko Tio Pete estudioetan egingo dituzte 2015eko urtarrilaren hasieretan. Hain zuzen ere, Tio Pete estudioetan grabatuko duten hirugarren lana izango da. Behar berria 10 edo 11 abestik osatuko dute, denak ere Josu Aranbarriren, Txomin eta Kirmen Uriberen hitzekin eginak.
Kasu honetan, taldeko kideek herritarren laguntza eskatu dute CD berria grabatzeko. “Gure taldeko mezenasak izan zaitezkete atera dugun beharra aurretik erosita edo beste modu askotara”. Hain zuzen ere, disko berria grabatzeko behar duten diruaren zati bat crowfunding deritzonaren bidez lortu nahi dute.
1.500 euro lortzeko helburua ipini dute ondarrutarrek. Proiektu berria martxan ipini zutenez geroztik, guztira 306 eurogaz lagundu duten 16 mezenas lortu dituzte.
Webgune honetan sartuta, herritarrek 2 eurotik hasi eta 400 euro bitarteko ekarpenak egiteko aukera izango dute. Proiektuari jendeak zelan lagundu nahi dion aukeratu izango du. Egiten diren laguntzen truke, CD berriaren aurretiazko deskarga digitala, CD berria sinatuta, kreditoetan azaltzeko aukera edota Josu Aranbarrik egindako Gabeko kalapitxiak-eko margo erakusketan jarritako Lo abestiaren artelana jaso daitezke.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.