Jostailuak banatzen hasi da Kate Sarea elkartea
Kate Sarea beharrizana duten umeentzako jostailuak eta jakiak batzen ibili zen herriko kaleetatik zapatuan, Izaro Bikers motozale elkartearen laguntzagaz. «Asko» batu dute.Beste behin ere, herritarrek erantzun dute. Kate Sarea elkarteak kalerik kale ...
Kate Sarea beharrizana duten umeentzako jostailuak eta jakiak batzen ibili zen herriko kaleetatik zapatuan, Izaro Bikers motozale elkartearen laguntzagaz. «Asko» batu dute.
Beste behin ere, herritarrek erantzun dute. Kate Sarea elkarteak kalerik kale jostailuak eta jakiak batu zituen zapatuan, Izaro Bikers motozaleen elkartearen laguntzagaz. Kate Sarea elkarteko presidente Mirenlur Santiagoren esanetan, jendeak iazko modura parte hartu du, eta asko batu dute. «Atzo hasi ginen banaketagaz. Ormaza lantegi zaharrean pilatu ditugu bai jostailuak eta bai jakiak, eta handik ari gara banaketa egiten. Zapatura arte izango gara, 11:00etatik 13:30era. Banatzeaz gain, oraindik batzen ari gara, hurbildu gura duenarentzat».Jostailu bila hurbiltzen diren familiak «oso eskertuta» egoten direla esan du Santiagok; «umeentzako beharrezkoa den gauza bat dela uste dute, baina ezin dute horretan dirua gastatu. Gainera, momentu hau aprobetxatzen dute zenbait familik, Gabonetarako jostailuez gain, urtebetetzeetarako jostailuak ere har- tzeko».
«Lotsa kentzea zaila da»
Beharrizana daukatenen zerrenda bat dutela dio Santiagok, hala ere, jostailuak zenbat familientzat izango diren ezin duela zehaztu aipatu du. «Ez dakigu zerrendan daudenetatik zenbat etorriko diren, herritar askori asko kostatzen zaie hurbiltzea. Lotsa kentzea oso zaila da».
Jostailuak batzeaz gain, jakiak batzen ere ari dira egunotan, batez ere, umeentzat. Asko batu badute ere, aste osoan herriko supermerkatu handietan zein denda txiki askotan bilketarako orgak jarrita egongo direla esan du Santiagok. «Bizkaiko Elikagaien Bankua euren biltegia kudeatzen ari den bitartean, Kate Sareakkanpaina abiarazi nahi izan du bere aldetik, biltegia hutsik genuelako. Asteburuaren ostean, biltegia hobeto daukagu; umeentzako jakiak, esnea haur-oihalak eta txokolatea jaso ditugu, beste askoren artean».
Beste behin ere, Kate Sare elkarteak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, «ahal duten heinean, laguntzeko ahalegin guztiak egiten ari direlako».
Santiagok, beste alde batetik, euren helburu bakarra «laguntza ematea» dela gogorarazi nahi izan du, eta nabarmendu du horretarako «behar-beharrezkoa» dutela herritarrek laguntza ematea. Jakinarazi duenez, zenbait enpresetako langileek ere dirua batu dute; «eta elikagaiak erosi dituzte guri emateko».