Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urte amaieran egingo da Kakatzan Ondarroako mendiko bizikleta zaleen jai ezaguna

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2014/12/18
KAKATZAN_2013

Iazko mendi bizikleta proban parte hartu zuten kideetako batzuk, Alamedan. Argazkia: Turrune

Beste behin ere, urteari amaierari bukaera era berezian emango die Ondarroan. Abenduaren 31n, mendi bizikleta zaleek Kakatzan kirol jaian parte hartzeko aukera izango dute. Urteari amaiera gehien gustatzen zaien kirola egiten agurtuko dute mendi bizikletaren zaleek. Aurten ere, ez da umorerik faltako. Leloa ere zentzu beretik aukeratu dute: Marrano beltza. Ezta karreri, txarraua da. Alamedatik 09:00etan irtengo dute aurten parte hartuko dutenek. Antolatzaileek 30 kilometroko dituen ibilbidea prestatu dute. Urtero egin modura, Ondarroa eta inguruetatik igaroko den ibilbidea antolatu dute, baina iazkoaren desberdina. “Beti aldatzen dogu nondik nora igaroko den ibilbidea. Hori bai, betiko modura, ezaugarri batzuk mantenduta. Ibilbidea zein izango den ezin dugu argitu, azken momentura arte sekretupean gordeko dugu”. Ezaugarri modura, Kalamenditik eta Tontorramenditik, Ondarroa inguratzen duten bi menditontorretatik igaro beharko dute aurten parte hartzen duten mendi bizikleta zaleek. Bestalde, ibilbidea bera ere ez da bat ere erraza izango, partaideek 1.200 metroko mailen arteko aldea gainditu beharko dute. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Ibilbidea 13:00ak inguruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bukaeran, Alamedan mokadutxoren bat edo beste jan, eta indarrak berreskuratzeko aukera izango dute partehartzaileek. Horrez gain, 12:00etatik 14:00etara, nahi duenak Arraun Elkartean dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko aukera edukiko du, iaz egin modura. Ibilketaren helburua, parte hartzen duten guztiak batera joan, eta ondo pasatzea da. “Helburua jendeak leku berriak ezagutzea da, eta ahal dela leku horiek denok batera ezagutzea”. Beste urte batez, jendea ibilketan parte hartzera gonbidatu dute antolatzaileek. Parte hartzeko ez da aurretik izenik eman beharko. “Alamedan agertu besterik ez dago, bakoitza norbere bizikletagaz eta ondo pasatzeko gogoagaz”. Informazio gehiago nahi duenak ondarrumtbkakatzan@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.