Zentral nuklearren kontrako horma irudiari atera behar zitzaion argazkietako bat. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Urtero modura Uhagon kulturgunean izango da sari banaketa, , 12:00etan, eta bertan egongo dira ikusgai aurtengo parte hartzaile guztien lanak.
Hamazortzi lagunek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, baina, antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamazazpik entregatu dituzte argazkiak: hamalau nagusik eta hiru umek.
Markina-Xemeinen ingurumena zaintzeko egindako ekintzak atara behar izan zituzten parte hartzaileek, eta danetara, eurak aukeratutako sei argazki entregatu zituzten. Horien guztien artean bilduma onenak eta jarritako gaietako beste hiru argazkik izango dute saria, bai nagusien mailan zein gazteetan.
Bost pertsonak osotuko dute aurtengo argazki onenak aukeratuko dituen epaimahaia: Ekozain Ekologia Taldeko kide batek, Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak, eta beste hiru adituk.
Argazki guztiak ikusgai egongo dira urtarrilera arte erakusketa batean, eta amaitutakoan, argazkiak, itzuli egingo zaizkie parte hartzaileei. Argazki sarituak, baina, ekologia taldearen esku geratuko dira.
GAIAK ETA SARIAK
Nagusiak
- 250 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- 70 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- 70 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.
- 70 euro, Markina-Xemeingo gaur egungo ekintza ekologikoei buruzko ekoargazki onenari.
14 urtetik beherakoentzat
- 150 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- 50 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- 50 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.
- 50 euro, Markina-Xemeingo gaur egungo ekintza ekologikoei buruzko ekoargazki onenari.