Finalera arte ailegatu zen aurrekoan Olaizolagaz, oraingoan baina, Bengoetxea VI izango du bidelagun.
Atzo arratsaldean aukeratu zituzten pilotak Donostiako Atano III. frontoian estreinako partiduan aurrez aurre aurkituko diren lau pilotariek. Oinatz eta Andonik hiru pilota banatu zituzten, eta Artola eta Albisuk ere berdina egin zuten beste hirurekin.
Gaur, 22:00etan jokatuko du lehenengo partidua Aretxabaletak. Joan etorri bikoitzeko liga izango da eta azkenerako sailkatzen diren lau bikoteek buelta bakarrera jokatuko dute gero.
Bikoteen osaerari begira, oso txapelketa gogorra eta orekatua izatea nahi izan dute Aspek eta Asegarcek. Aretxabaleta eta Bengoetxeagaz batera, Asegarceren baitan Olaizola IIk eta Beroizek, Berasaluze IIk eta Zubietak eta Artolak eta Albizuk jokatuko dute. Asperen partetik Irujok eta Barriolak, Ezkurdiak eta Zabaletak, Retegi BIk eta Rezustak eta Xala eta Merino IIk osatuko dituzte bikoteak.