Erakusketa abenduaren 24 arratsaldean, abenduaren 25ean 11:00etatik 13:00etara eta 28an, 29an, 30ean eta 31n 18:00etatik 19:30era egongo da zabalik Barandiaran aretoan.
Aurtengo erakusketarako, herriko era guztietako argazki zaharrak aukeratu dituztela jakitera eman dute Aittitta Txikikoek. Betiko modura, lehenengo argazkien bilketa egin dute herritarren laguntzagaz, eta bateren batek argazki zaharrik izanez gero, oraindik uzteko aukera badaukala nabarmendu dute. Argazkiak Nautikan utzi eta kopia atara eta berehala jabeari itzuliko dizkiotela argitu dute kultur elkartekoek.
Lekeitio eta jaiak edo musikari lotutako erakusketak antolatu izan ditu besteak beste Aittitta Txikik.