Urduritasuna nabaria da umeen artean. Gabon eguna heltzeko gutxi falta da jada, eta Euskal Herriko ikazkin famatuena eta Mari Domingi menditik jaistear daude. Hilaren 25eko egunsentian opariak banatu aurretik, baina, lehenik eta behin eskutitzak batu beharko dituzte. Olentzerok eta Mari Domingik Busturialdeko zein Lea-Artibai eta Mutrikuko herriak zein auzoak bisitatuko dituzte, umeekin batzeko.
Olentzero ez da, baina, gabonetan opariak banatzen dituen bakarra, zenbait herritara Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak ere iritsiko baitita. Horiek, hala ere, urtarrilera arte ez dira Ekialde hurrunetik iritsiko.
Umeek ikastetxeetan oporrak izaten dituzten sasoi honetan, aspertzeko astirik ez dute izango. Bi eskualdeotako herri gehienetan, batez ere, umeei zuzendutako gustu guztietarako jarduera ugari prestatu dituzte: ludotekak, irteerak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak…
Gabonetako egitaraua