Espainiako loteriaren bigarren sariak 125.000 euro utzi ditu Ondarroan
92845 zenbakia duen loteria zenbakia Ondarroako San Inazio 13ko loteria administrazioan saldu da. Ondarroako loteriako lehen administrazioko arduradunek jakitera eman dutenez, Espainiako loteriaren bigarren saritu legez suertatu den dezimo bakarra saldu dute. “Terminal bidez saldu dugu saritua izan den dezimoa”, nabarmendu dute.
Administrazioko arduradunentzat berri “oso pozgarria” izan da. Izan ere, orain bi urte ere beste bigarren sari bat banatu zuten.
Horrez gain, 45 zenbakian amaituriko hainbat sari ere banatu dituztela adierazi dute. “Dezimoko 100 euro jasoko dituzte irabazleek. Saria nahikoa banatua dago”.