Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun
4.350 bertsozale batu ziren, zapatuan, Bilbao Arenan, inoiz egon den finalik jendetsuenean. Kristina Mardarasek jantzi zion txapela Fredi Paiari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballesegaz jokatu zuen buruz burukoa.
Bertsolari gazteenaren saria Jone Uria Albizurentzako izan zen.
Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili ziren. Epaimahaia, berriz, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Horrela geratu zen sailkapena:
- Fredi Paia Ruiz 901 puntu
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea 874.5 puntu
- Etxahun Lekue Etxebarria 512 puntu
- Oihana Bartra Arenas 482.5 puntu
- Jone Uria Albizuri 482 puntu
- Onintza Enbeita Maguregi 479 puntu
- Iratxe Ibarra Foruria 478.5 puntu
- Xabat Galletebeitia Abaroa 452 puntu