Ortuariak eta fruta,
arraina,
ardi eta ahuntz gazta,
ogia eta gozoak,
Bizkaiko txakolina,
arrain kontserbak,
ahate produktuak,
eztia, eta t
xerrikiak aurkitu zituzten besteak beste, atzo, urteko azken azokara hurreratu zirenek.
Eskualdeko abeltzainek ere euren gunea eduki zuten. Independentzia enparantzako hormari lotuta egon ziren goiz osoan, zaldi, asto, behi eta idiak. Horretaz gainera, ardi, ahuntz, txerri eta hegazti eta animalia txikiak ikusi eta erosteko aukera egon zen.
Jana eta edaria ematen duten txosnak ere ugari ziren plazaren puntu ezberdinetan. Gainera, girotzean ahalegin berezi bat egin du aurten Lekeitioko Udalak, eta musikak etengabe girotu zuen azoka. Txikirri txikirri taldeak plaza eta herriko kaleak animatu zituen.
Dispertsioagaz amaitzeko, sarekideak egin eta urtarrilaren 10ean Bilbon izango den manifestaziorako deia egin zuen
Lekeitioko Sarek. Presoen sakabanaketaren salaketa izango da urtarrilaren 10eko lelo nagusia, eta manifestazioa isila izateaz gain, ez da pankartarik izango. Amaieran argien bitartez kartzela-politikaren kontrako mezua irudikatuko da.