Isac eta Josebaren kontra jokatu zuten finala, eta bederatzi tantuko aldeagaz egin zuten bere garaipena.
Abenduaren 12an hasi zen jokoan Akarregi Pala Txapelketa Lekeitioko frontoian. Danetara 11 bikotek hartuko dute parte estreinako aldiz jokatu den norgehiagokan.
Lau taldetan banatuta egon dira bikoteak, eta denek denen kontra jokatu dute. Partidak 30 tantotara izan dira eta gomazko pilotagaz aritu dira pilotariak. Lea-Artibai eskualdeko bikoteak eta Eibarko bat egon dira, eta maila ona egon dela esan dute antolatzaileek.
A taldean, Kurro eta Kasper, Kepa eta Unai eta Zabala eta Diaz egon dira; B taldean, Eibarko Armeruak, Jonpu eta Josu, eta Kase eta Elordi II; C taldean, Lopez eta Elordi I, Rober eta Isac eta Enekoitz eta Lekio aritu dira. Azkenik, D taldean, Epermendi eta Eneko eta Azeri eta Goje II egon dira.
Bi asteburutan luzatu da txapelketa.
Sailkapen partidetatik lauk egin zuten aurrera: Kurrok eta Kasperrek, Jonpuk eta Josuk, Roberrek eta Isac-ek eta Azerik eta Goje IIk.
Joan den barikuan jokatu zituzten finalerdiak. Kurro eta Kasper eta Jonpu eta Josuren artekoa izango da lehenengoa, bigarrena berriz, Rober eta Isac-ek Azeriren eta Goje IIaren kontra. Lau horien arteko irabazleek zapatuko finalerako pasea eskuratuko zuten, eta azkenik Josu eta Unda eta Isac eta Joseba ailegatu ziren finalera.