Markina-Xemeingo aisialdi lantaldeak egun biko irteera antolatu du Santa Eufemiako zelaiko Atxagarai aterpetxera, datorren urteko udaleku ibiltaria prestatzeko. Proiektu hori hasieratik denek batera sortu eta adosteko Atxagarai aterpetxera egingo da irteera abenduaren 30etik 31 eguerdira.
Gaur, abenduak 23 izango da azken eguna irteera berazian parte hartzeko. Izena Alarabin eman behar da.