
https://www.youtube.com/watch?v=1tA68owN7Z8&feature=youtu.be Atzoko gauak ohitura zaharrei lekua egin zien, herriz herri, auzoz auzo. Suek hartu zituzten bazter guztiak, azken egunetako prestakizunei merezi zuten amaiera emateko. Eta akelarreek, dantzek, kalejirek....

https://www.youtube.com/watch?v=-Vfv_C7R5qs&feature=youtu.be 41 sobra aurkeztu dira aurten urteroko Sobra Txapelketan. Horien artean denetarik egon da, oso landuetatik hasi eta sinpleagoetaraino. Aurten lehenengo postuan hiru sari banatu ditu Aulestiko Udalak. Eta bigarren postuan ere beste hiru sari eman dituzte. Lehenengo hiru sobra irabazleen egileak ondokoak izan dira: Sara, Peru, Ane eta Ainize, Antoni Zelaia eta Noelia Arakistain. Bigarren saria eroan duten beste hiru saridunak ondokoak izan dira: Eugenio Jaio, Maria Luisa Aranguena eta Juanita Urkaregi.

https://www.youtube.com/watch?v=DckIa-yDCSo Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara.






https://www.youtube.com/watch?v=kybCMiv4gHw Turrunak jotzearekin batera Antxoa Egunak eztanda egin zuen Ondarroako Alde Zaharrean. Eguraldia lagun, jende pila batu zen elkarte gastronomikoek prestaturiko antxoa pintxoak jateko gogoarekin. Aukeran, eguneko protagonista hainbat eratara prestatua jan zitekeen, baina batez ere, hilara handienak antxoa kroketak jateko egon ziren. Zubi Zaharraren inguruan, jendea ordu erdiz baino gehiago, zain ere egon zen pintxo goxoa jateko.