Bigarren itzulia derbiagaz hasiko du Gernika Bizkaiak
SASKIBALOIA // UPV Gipuzkoaren kontra ekingo dio bigarren itzuliari Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak. Hain zuzen, etxeko zaleen babesean jokatuko dute, Malosten, zapatuan (urtarrilak 10), 18:30ean hasita. Lehen itzuliko norgehiagokan gernikarrak nagus...
SASKIBALOIA // UPV Gipuzkoaren kontra ekingo dio bigarren itzuliari Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak. Hain zuzen, etxeko zaleen babesean jokatuko dute, Malosten, zapatuan (urtarrilak 10), 18:30ean hasita. Lehen itzuliko norgehiagokan gernikarrak nagusitu ziren. Hala, gipuzkoarrek arantza kentzeko gogoagaz jokatuko dute Malosten.Gernika Bizkaia sailkapen nagusiko seigarren postuan dago zazpi partida irabazita eta sei galduta. UPV Gipuzkoa, bestalde, hamargarren sailkatua da ligan, bost partida irabazita.