Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ahul zegoen, eta ihartu da

28 urte zituen, eta bederatzi eman ditu Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Euskal herritarren eskubideen ikur zenaren ondorengoa zen; haren atzetik, laugarren belaunadia. Udaberrian ipiniko dute berria.Irailean eman zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako presiden...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/01/16

28 urte zituen, eta bederatzi eman ditu Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Euskal herritarren eskubideen ikur zenaren ondorengoa zen; haren atzetik, laugarren belaunadia. Udaberrian ipiniko dute berria.

Irailean eman zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Madariagak alarma abisua: «Gernikako arbola ahul dago». Udara zen, baina hostoak falta zituen. Udazkena aurreratu zuela azaldu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakasle titular Miren Duñabeitiak. Haritz gazteak oxigenoa falta zuela argitu zuen, eta, horri aurre egiteko, zenbait neurri hartu zituzten.

Alperrik, baina. Atzo eman zuen jakitera Madariagak berak 28 urteko haritz gaztea ihartu egin dela. Bederatzi urte egin ditu Gernika-Lumoko Batzar Etxean; 2005eko otsailean eraman zuten hara. Euskal herritarren eskubideen ikur bilakatu zen haritz zaharraren ondorengoen artean, laugarren belaunaldikoa zen ihartu berri dena.

Haren kimua eramango dute orain Batzar Etxearen atzeko aldera, zegoenaren «anaia». 14 urte ditu Gernikako arbolarentzat gordeta dagoen lekua hartuko duen haritz horrek, eta Arratiako basoetan ari da hazten. Batzar Nagusiek jakitera eman dutenez, udaberrian landatuko dute. Bitartean, zuhaitz gaztetxoari aurrekoak izan dituen arazoak saihesteko neurriak hartuko dituzte Bizkaiko Batzar Nagusiek. Besteak beste, drainatze lanak egiten ari dira orain Basalaneko beharginak.

Drainatzea

Oxigenorik ez izateak aldaketa fisikoak, kimikoak eta biologikoak eragin zituen haritza landatuta zegoen lurzoruan, eta horiek kalte egin zioten zuhaitzari. Ondorioz, haritza ez zen behar beste hazi. Energia sortzeko gaitasuna gutxitu zuen, sustraietatik elikagaiak eta ura hartzeko gaitasuna oztopatuz. Horrek, arbolaren biziraupena arriskuan jarri zuela aipatu zuen Duñabeitiak irailean. Gaixo zegoen, eta tratamendu eta zaintza bereziak eman zizkioten arren, azkenean ihartu egin da Gernikako arbola. Zuhaitzari drainatzea egiten laguntzeko neurriak hartu zituzten: sustraien inguruko lurra blai zegoen, eta haritzaren sustraien inguruan 1,5 metroko drainatze zuloak egin zituzten, gehiegizko hezetasuna gutxitzeko asmoz. Ubideak ere egin zituzten lur azalean, ur gehiegi zuen lurra aireztatzeko asmoz.

Kontuan izan behar da neurri mugatuak dituen loreontzi batean hazi behar dutela haritzek. Hori dela eta, zuhaitzaren baldintzak hobetu asmoz, loreontzia lekualdatuko dutela azaldu dute Batzar Nagusietako arduradunek, lekua irabazi asmoz.

Biziari utziko dio lekua hildakoak. Haren enborraren zati batek, baina, dagoeneko Euskal Museoan dauka bere lekutxoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.