Dronen erabilerari buruzko jardunaldia antolatu du Leartikerrek
Leartiker zentro teknologikoak dronen erabilera profesionalari buruzko jardunaldia antolatu du. 09:30ean hasiko da gosari teknologikoa, eta dronen erabilerak enpresa eta profesional jardueretara ekar ditzakeen aukerak eta aplikazioak zeintzuk diren az...
Ekitaldia dohainik izango da, eta Lea-Artibai Berrikuntza Guneko Auditorioan burutuko da, Dronak: erronkak, aukerak eta aplikazioak izenburupean. Karlos Uraga Erle Robotics enpresako sustatzaile eta bazkideak hitz egingo du. Erle Robotics Gasteizen dagoen enpresa da, eta dronen belaunaldi ezberdinentzako software eta hardware diseinuan espezializatuta dago.
«Negozio ezberdinak dronak erabiltzen hasi dira. Esate baterako, argazkilari eta ikus-entzunezko ekoizpen enpresak edota esparru pribatuetako segurtasun lanetarako baliatzen dituzte. Horrela, gastuak murrizteaz gain, aireko ikuspegitik irudi ikusgarriak lortzen dituzte», azaldu dute.