Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

«Ekintzaileak beharrezkoak dira lana sortzeko»

Japoniara martxoan egin behar duen bidaia aprobetxatuko du gernikar gazteak lehenengo saria jaso duen Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidaiak proiektua martxan jartzeko.Jon Ander Musatadi Larruzearen (Gernika-Lumo, 1993) Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidai...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/01/16

Japoniara martxoan egin behar duen bidaia aprobetxatuko du gernikar gazteak lehenengo saria jaso duen Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidaiak proiektua martxan jartzeko.

Jon Ander Musatadi Larruzearen (Gernika-Lumo, 1993) Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidaiak enpresa ideia izan da Busturialdeko I. enpresa ideia lehiaketako onena epaimahaiaren arabera. Ideia horrek, batetik, kooperatibismo kultura hedatzea du helburu, eta bestetik, euskal gazteriak beste herrialde batzuetako enpresa mundua ezagutzea. 3.000 euroko saria jaso du gernikarrak lehiaketara aurkeztu duen ideiagatik. Larruzea Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua burutzen ari da Mondragon unibertsitatean.

Zelan bururatu zitzaizun enpresa ideia hori?

Nire ikasketak direla eta, asko bidaiatzen dut. Lehenengo urtean Finlandiara goaz, bigarren urtean San Frantziskora (AEB) eta hirugarren urtean, berriz, Txinara eta Indiara. Nik, gainera, Japoniara joateko ere aprobetxatu izan dut. Japonian izan nintzenean hitzaldi bat ematera gonbidatu ninduten, eta harrituta geratu nintzen; izan ere, hangoek interes handia zuten kooperatibismoaren eta hemengo mugimendu ekintzailearen inguruan. Ondoren, Txinara joanda, Euskal Herrira ikasleak ekarri gura zituen lagun bat egin nuen. Ikasleei erakutsi nahi zien kooperatibismoa eta ekintzailetasuna zertzuk diren. Hortaz, ikusita eurek zelako balioa ematen dioten kooperatismoari zein ekintzailetzari, lehiaketara aurkeztu dudan ideia hori etorri zitzaidan burura.

Enpresa ideia hori orain martxan jartzeko asmoa daukazu?

Bai, ideia hori aurrera eroango dut. Ikasketen lehen graduko azken urtean, start up bat sortu behar dugu. Nirea, hortaz, lehiaketara aurkeztu dudan ideia hau izango da. Hau da, ekintzailetzagaz zerikusia daukaten ikaskuntza bidaiak antolatzera bideratuko dut nire start up-a. Otsailean hasi behar gara ikasketen amaierako proiektuagaz, eta orduan hasiko naiz martxan jartzen. Martxoan, gainera, Japoniara bidaiatuko dut, eta hango unibertsitate batean eman behar ditudan hitzaldiak eta tailerrak aprobetxatuko ditut proiektu hau abiarazteko. Ondoren, Korean ere eman nahi dut ezagutzera.

Inguruan hutsunea nabari al duzu?

Bai, gehienek ikasi egiten dute, baina hemendik atera barik. Hortaz, nire proiektuaren bitartez, handik hona ikasleak ekarri nahi ditut, gugandik zerbait ikas dezaten; baina alderantzizkoa ere lortu nahi dut, hau da, hemengoak kanpora eroatea. Asko ikasten da kanpora bidaiatzen duzunean. Esate baterako, Indian egon nintzenean gauza guztiei balioa ematen ikasi nuen. Uste duguna baino gogorragoak garela konturatzen zara halakoetan. Beste mundu batzuk ezagutzeak eta ikusteak askotarako balio du.

Beste ideia bat ere aurkeztu zenuen lehiaketara, ezta?

Bai, lehenengo, gainera, saririk jaso ez duen Oh my trip proiektua baino ez nintzen aurkeztekoa. Proiektu hori martxan daukat. Glow enpresaren baitako proiektu bat da. Hala eta guztiz ere, buruan neukan beste ideia hori aurkezteko erabakia hartu nuen, Busturialderako onuragarria izango zela iritzita. Eta hori aurkeztuta, lehenengo saria lortu dut.

Busturialdeak enpresa ideia berriak behar dituela uste duzu?

Bai, ideia berriak behar dira, baina garrantzitsuena da ideia horiek aurrera atera behar direla. Ideiatik negoziora joatea beharrezkoa dela uste dut. Ideiak martxan jartzeko prozesu horretan dago benetako ekintzailetasuna.

Zure ustez, ekintzaileak behar dira, hortaz.

Orain momentuan ekintzaileak behar dira, bai. Orain arte ikasi egiten zen, eta lanpostu baten zain geratzen ginen, hala hezitu gaituzte. Orain, baina, hori aldatu egin da. Uste dut krisialdi garaietan enpresa berriak sortzeko aukerak daudela. Pentsamoldea aldatu beharra daukagu, sortu egin behar da, hau da, lana sortuko duen norbait behar da. Orduan, uste dut inoiz baino gehiago behar ditugula ekintzaileak, lana sortzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.