Norbere buruaren zaintza landu dute Lekeition
Egunerokotasunean senideren baten zaintzaz, batez ere gurasoetaz, arduratzen diren hamabi pertsonek, norbere zaintza balioan jarri dute urritik abendura bitartean egin den ikastaroan. Norbere zaintza, autoestima, arazoei aurre egiteko bide ezberdinak edota pentsamendu eta sentimenduen arteko harremanak landu dituzte.
Lea Artibai Amankomunazgoak antolatu du ikastaroa Lekeitioko Udalaren laguntzagaz.