Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uholdeak ekiditeko hitzarmena sinatu dute Etxebarriko Udalak eta URAK

Etxebarria
2015/01/16
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Urkaregi errekak Erbera kalean eragiten duen uholde arriskua saihestea da Etxebarriko Udalaren eta Uraren Euskal Agentziaren akorduari esker aurrera eramango diren lanen helburua. “Arrisku handiko erreka da, eta urak hartzeko arriskua ekidin egingo da proiektu honegaz. Bestalde horrek, eskolak egiteko proiektua dagoen lursailaren birkalifikazioa egin eta behin edo behin eskolak lur horretan kolokatzeko aukera emango digu”, azaldu du Etxebarriko alkateak. Udalarentzako obra guzti hori karga handia izango litzatekela ere adierazi du Iriondok, eta eskerrak ematen dio URA agentziari bere parte hartzeagatik. Uholde arriskuak kudeatzeko plangintza Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak azaldu duenez, Uholde arriskuak kudeatzeko plangintza bat zehazten dabil URA Euskal Ur Agentzia azken hiru urteetan, eta plan horrek 2015eko abendurako amaituta egon behar du. Planaren aurkezpena 2014ko abenduaren 30ean egin zuten eta momentu honetan erakusgai daude. Hasteko, arrisku gehien zuten guneak identifikatu zituzten. “Batez be pertsonengan eta gero ondasunen gainean eragina eduki ahal duten 100 uholde gune identifikatu ziren”, zehaztu du. 100 gune horien barruan kokatzen da bai eta Etxebarria. “Udalak berak aspaldi eskatu zigun uholdegarritasun hori jaisteko premia zeukala, eta guretzako ere lehentasunezko obra bat da hori”, azpimarratu du URA agentziako zuzendariak. Etxebarriko Udalak eramango du aurrera lanen proiektua, eta URAk diruz lagunduko dio. Horrela, Uraren agentziak lanen %60a ordainduko du eta Etxebarriko Udalak beste %40a. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Obra bi zatitan banatuko da. Lehenengo fasean, Etxebarritik Elgoibarrera bidean dagoen azken bihurgunean dagoen zubia botako dute. Uraldiak daudenean oztopo handia dela ikusten dute, eta beraz, ahalmen hidrauliko handiagoa duen beste bat jarriko dute haren ordez. Obra zati horrek, 267 mila euroko kostua izango du. Bigarren fasean, erreka ingurumen aldetik leheneratuko da. Horretarako ubideratze horma eraitsi egingo dute eta ezponda egonkor bat hondeatuo da. Lan horrek 85 mila euroko kostua edukiko dute. “Zubia zabalduta eta errekaren leheneratzea eginda ura bere bidetik joango da”, azpimarratu du alkateak. Obrak egiteko agiriak onartuko dituzte orain, eta lanak otsailaren 26an emango dira. Martiaren hasieran hasiko dituzte lanak.          

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.