Helburuak ondo baino hobeto beteta, 16. amaitu du Dakarra Txomin Aranak
Lehenengoz parte hartu zuen iaz Dakar lasterketan, eta 56. postua lortu zuen orduan. Baldintza gogorretan gidatu ostean, nekatuta sentitu arren, «pozik» dago ereñarra egindako lanagazMoto gainean Argentina, Txile eta Bolivian zehar ibili ostean, gau...
Lehenengoz parte hartu zuen iaz Dakar lasterketan, eta 56. postua lortu zuen orduan. Baldintza gogorretan gidatu ostean, nekatuta sentitu arren, «pozik» dago ereñarra egindako lanagaz
Moto gainean Argentina, Txile eta Bolivian zehar ibili ostean, gaur helduko da Txomin Arana Ereñoko moto gidaria Euskal Herrira. Bigarren urtez parte hartu du Dakar lasterketan, eta, helburuak «ondo baino hobeto beteta» iritsiko da Busturialdeko herritarren artera.Lehenengo egunean ateratzen 79. pilotua izan bazen ere, aurreko gidariak gainditzen lan handia egin du, eta behar horrek bere fruituak ere eman ditu. Iaz 56. postua eskuratu zuen, eta, aurton, berriz, 40 postu gorago kokatu da lasterketako sailkapen orokorrean: 16. postuan, hain zuzen ere.
«Nekatuta, baina pozik» dagoela aitortu du bertoko gidariak. Parte hartzaileek «baldintza gogorretan» gidatu behar izan badute ere, lasterketa «ona» egin duela uste du. Izan ere, muturreko baldintza klimatologikoak izan dituzte Dakarrak iraundako egunetan; ereñarraren arabera, «50 gradu izatetik zero azpitik 10 gradu izatera» igaro dira. Egoera horrek, beraz, zaildu egin die lasterketa bertako moto, auto, kamioi eta quad gidariei.
Baldintza horien aurrean, hala ere, motorrak «ondo erantzun» duela aipatu du Aranak: «Arazo batzuk eman ditu, eta mekanikariak lan asko egin behar izan du, baina, oro har, oso ondo joan da motoa».