Euskara irakasle, eta Francoren alde
Angel Txopitea lekeitiarra zen jaiotzez, baina Portugaleten egin zuen bizitza; 36ko gerran Francoren tropen alde egin zuen, eta 1946an autobiografia bat argitaratu zuen.Jaiotzez lekeitiarra bazen ere, Angel Txopiteak (Lekeitio 1893-Donostia 1991) urte ...
Angel Txopitea lekeitiarra zen jaiotzez, baina Portugaleten egin zuen bizitza; 36ko gerran Francoren tropen alde egin zuen, eta 1946an autobiografia bat argitaratu zuen.
1932. urtean ailegatu zen Portugaletera, Santa Maria Eduardo Eskarzaga parrokiako parroko moduan. Urte askoan, Portugaleteko artzapez legez behar egin zuen; bere esku zeuden Ezkerraldeko parrokia guztiak. General Castaños 35. zenbakian bizi izan zen, bi ilobagaz; ilobek neskame lanak egiten zituzten.
Euskalduna zen, eta hitzaldiak eta erretolikak euskaraz eskaintzen zituen Portugaleten eta beste hainbat herritan ere. Euskarako eskolak ere eman zituen 1935. urtean zabaldu berri zen Portugaleteko batzokian. Horrez gain, Eusko Ikazkuntzako kide ere bazen.
1937an, Francogaz
Errepublika garaian hainbat liskar eduki zituen Candido Busteros Orobengoa alkate sozialistagaz, eta, gerra garaian, Lekeitio aldera ihes egin zuen, jazarpena zela eta.
1937ko ekainaren 22an Francoren tropek Portugalete okupatu zutenean, Txopitea berriro parrokiara itzuli zen, eta Francoren tropen alde zegoen Goma kardinalari telegrama bat bidali zion. Telegrama horretan berak ere tropekin bat egiten zuela azaltzen zion; beste apaiz batzuek ez zuten telegrama hura sinatu.
1946an Mis veinticinco años de sacerdote liburu autobiografikoa idatzi zuen. Horretan, Errepublika garaian bizi izan zituen gorabeherak jaso zituen.