LAB: «Langileen poltsak miatzen dituzte, lapurrak balira legez»
Sindikatuko ordezkariak aste honetan batzartu dira, berriro, supermerkatuen ordezkariekin, baina arazoa konpontzeko proposamenik ez dute jasoBusturialdeko Dia supermerkatuetako langileek bizi duten egoera salatzeko, ordubeteko elkarretaratzea egin zute...
Sindikatuko ordezkariak aste honetan batzartu dira, berriro, supermerkatuen ordezkariekin, baina arazoa konpontzeko proposamenik ez dute jaso
Hori dela eta, Gernika-Lumoko, Foruko eta Bermeoko beharginak mehatxatuta sentitzen direla azaldu zuen. «Lantokian bertan deskonfiantza sortzen du auditoreak haiekiko erakusten duen jarrera horrek».
Egoera horrek langileekiko eskubideak urratzen dituela salatu du LAB sindikatuak, eta beharginak eurak mehatxatuta sentitzen direla azaldu zuen Alonso Garciak: «Beraien poltsak eta gauza pertsonalak miatzen ditu, lapurrak balira bezala».
Atzo eguerdian enpresaren jarrera hori salatu zuten Foruan, eta informazio orriak banatu zizkieten supermerkatura sartzen ziren bezeroei.
Konponbiderik ez
Irailean batu ziren LAB sindikatuko ordezkariak enpresako arduradunekin, eta langileek salatzen dutenaren berri eman zieten batzar hartan.
Hala ere, oraindik arazoa konpontzeko proposamenik ez dutela kritikatu du Alonso Garciak. «Aste honetan ere enpresagaz batzartu gara, berriz ere, baina inolako irtenbiderik ez digu eman». Langileek salatzen dutena frogatzeko daturik ez duela argudiatu dute enpresako arduradunek, «baina guk frogak eman dizkiegu».