800 korrikalari batu dira herri lasterketan
Taraska Atletismo Taldeak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak antolatutako XI. Herri lasterketaren helburu nagusia emakumeen parte hartzea handitzea zen aurten, eta lortu dute. Ia 800 korrikalari batu ziren domekan; 240 izan ziren nagusiak, eta horieta...
Taraska Atletismo Taldeak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak antolatutako XI. Herri lasterketaren helburu nagusia emakumeen parte hartzea handitzea zen aurten, eta lortu dute. Ia 800 korrikalari batu ziren domekan; 240 izan ziren nagusiak, eta horietatik 92 izan ziren emakumeak. Lehenengoz, gainera, lekukotasunezko lasterketa antolatu dute adin guztietako emakumeen parte hartzea bultzatzeko, eta horretan 26 izan ziren parte hartu zuten emakumezkoak. Hala, iazkoagaz alderatuta, %37 handiagoa izan da aurten emakumeen presentzia, eta 2013ko datuak kontuan hartuta, neska parte hartzaileen kopurua laukoiztu egin dela azaldu dute antolatzaileek. Herri lasterketan parte hartu duten umeak, berriz, 555 izan dira. Jakinarazi dutenez, 1.027 euro batu dituzte Herri lasterketan, eta Bermeon emakumeen alde lan egiten duten elkarteen artean banatuko dute ondorengo egunetan: Erroxape eta Sareginek dira bi talde horiek. Domekako bideo eta argazki galeria ikusgai dago HITZAren webgunean (http://busturialdea.hitza.eus).