Antsietateari aurre egiteko teknikak erakutsiko dituzte
Bizitzaren zoritxarrei modu positibo eta eraginkorrean aurre egiteko ikastaro bat antolatu du Lekeitioko Udalak. Bost saioko ikastaro horretan pentsamendu baikorra garatzeko gakoak, antsietatea eta estresaren arteko ezberdintasunak, komunikazio teknika...
Barikuan hasiko da ikastaroa, eta lehenengoa modura, saio guztiak barikuz izango direla jakitera eman dute udal ordezkariek. Saio bakoitzak bi orduko iraupena edukiko du, 17:15ean hasi eta 19:15era arte.«Bizitzaren garai ezberdinetan antsietateari, depresioari edota insomnioari aurre egitea egokitzen zaigu gehiengoari», azaldu dute. Beraz, herritar guztiei zuzenduta egongo da ikastaroa.
Izen ematea
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, edo bestela 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa doakoa izango da.