Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira zapatuan

Aulesti,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Ondarroa
2015/01/27
Ondarroako Gaztedi tabernan jokatutako Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Ondarroako Gaztedi tabernan jokatutako Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Herriz herri jokatzen ari dira Euskal Herriko VII. mus txapelketako kanporaketak, eta apurka-apurka herrialdetako kanporaketetara joango direnen aurpegiak eta izenak ere ari dira ezagutzen. Lea-Artibairi dagokionez, momentuz, Ispasterren eta Ondarroan jokatu dituzte, eta beste herrietako datak ere zehaztuta daude. Horrela, zapatuan, urtarrilaren 31n jokatuko dira Lea-Artibaiko beste kanporaketa guztiak. Markina-Xemeingo Uhagonen, Aulestiko Ilunzar tabernan, Gizaburuagako Herrikoan, Mendexako Gure Kabian eta Lekeitioko Guzurmendi tabernan egongo da jokatzeko aukera. Otsailaren 21ean eta 22an izango dira herrialdetako kanporaketak: 21ean Bizkaikoa (Barakaldon), Gipuzkoakoa (Alegian), Nafarroa Garaikoa (Iruñean), Lapurdikoa (Urruñan), Arabakoa (Eskuernagan) eta Baxe Nafarrokoa (Lartzabalen). Azkena Zuberoakoa izango da, otsailaren 22an Urdiñarben.
Euskal Herriko Mus Txapelketa, Ondarroako Gaztedi tabernan

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa saioa, Ondarroako Gaztedi tabernan

Aurten gainera, finala, Lekeition jokatuko da martxoaren 7an. Egun osoko ekitaldia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Independentzia plazan batuko dira jokalariak 08:30etik aurrera, eta gozaldu ondoren merkatu plazarako ibilbidea hartuko dute. Merkatu plazako goiko aldean egingo dute jokoan bazkalordura arte, eta sailkatzen diren 16 bikoteak Barandiaran aretoan jokatuko dute finala, arratsaldean. Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izena eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du. Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten. Sariak 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. SARIAK:
  1. FINALEKO TXAPELDUNAK: Txapelak eta garaikurrak; 3.000 euro esku dirutan eta Nazioartera bidaia lau lagunentzat (Karibera dena barne).
  2. FINALEKO TXAPELDUN ORDEAK: Garaikurrak, 1.500 euro esku dirutan eta bidaia bi lagunentzat (Kanariar Uharteetara).
  3. FINALEKO 3. BIKOTE SAILKATUA: 750 EURO esku dirutan eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat. (Atxaspi hotelaren eskutik).
  4. FINALEKO 4. BIKOTE SAILKATUA: 500 EURO esku dirutan eta euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula. (AEKren eskutik).
  5. FINALEKO 5etik 16. BIKOTE SAILKATUENTZAT: Sari txikiagoak
Herrialdeetako finaletan ere sariak egoten dira. Horrela, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako finaletan txapelak eta garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak eta beste sari txikiago batzuk lortuko dituzte irabazleek. Aurten Lekeition dela finala eta Lea-Artibaiko bizilagunak parte hartzera animatu dituzte eskualdeko antolatzaileek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.