Gurasolanek bigarren tailerra antolatu du bihar arratsalderako
Gurasolagunek familian euskaraz jolasteko bigarren tailerra egingo du bihar arratsaldean. Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan batuko dira oraingoan, 17:30etik 19:00etara.Gurasoek eta seme-alabek elkarregaz euskaraz jolastea, abestea, eta azken finea...
Gurasoek eta seme-alabek elkarregaz euskaraz jolastea, abestea, eta azken finean, euskaraz bizitzea da abian dagoen Gurasolagun egitasmoaren helburu nagusia.
Joan den urteko azaroan egin zuten lehenengo tailerra. Horretan, euskaraz jolasteko baliabiadiak eman zizkien gurasoei eta seme-alabei. Tailer horrek izan zuen harrera ona ikusita, bigarren tailer bat antolatzea erabaki dute.
Jolasen bitartez
Beste behin ere, euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak emango dizkiete bertaratutakoei, eta hori jolasen bitartez egingo dutela jakinarazi dute: «Esku-jolasak, bikote jolasak, konfiantzazko jolasak eta biribil jolasak egingo ditugu, besteren artean», azaldu dute antolatzaileek.
Parte hartzea doakoa dela jakinarazi dute, hori bai, derrigorrezkoa izango dute aurretiaz izena ematea, eta leku kopurua mugatua dela azaldu dute. Parte hartu gura duten horiek 607 609 580 telefono zenbakira deituta eman ahalko dute izena edota bermeoberba@gmail.com helbidera idatzita.
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak gurasoak ekimen horretan parte hartzera animatu ditu: «Izan ere, seme-alabekin euskaraz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du». Lehenengo tailerrean 30 lagun inguru batu ziren.