Adimen urritasuna duten emakumeen diskriminazioa landuko dute
Gaia lantzeko mahai ingurua egingo dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumon. Otsailean, berriz, gaitasun intelektuala lantzeko tailerrak egingo dituzteUrritasun intelektuala daukaten emakumeenganako diskriminazioa bikoitza dela eta, gai hori lantzeko eta ...
Gaia lantzeko mahai ingurua egingo dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumon. Otsailean, berriz, gaitasun intelektuala lantzeko tailerrak egingo dituzte
Urritasun intelektuala daukaten emakumeenganako diskriminazioa bikoitza dela eta, gai hori lantzeko eta horren inguruan eztabaidatzeko mahai ingurua antolatu dute gaurko. Kukubedarra Urdaibaiko Emakumeen Elkarteak eta BerdinEkin elkar- teak antolatu dute, Gernika-Lumoko Astraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.Lantegi Batuetako eta LAB sindikatuko Gaituak arloko arduradun Maria Apellanizek, Emaixe sexologia zentroko Ane Ortizek eta Entzun gure nahiak elkarteko kide Zaloa Undak parte hartuko dute gaurko mahai inguruan. Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian izango da, 18:00etatik aurrera.
Emakumeak ahaldundu
Era berean, emakumeak ahalduntzeko tailerrak ere antolatu dituzte, eta otsailean emango dituztela jakitera eman dute. Hain zuzen ere, otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dituzte tailerrak, Astra kulturarako fabrika sozialean.
Zortzi eta hamabi emakume arteko taldeak egin gura dituzte, eta parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. Horretarako, 627 148 633 telefono zenbakira deitu behar da. Tailerrak doakoak direla jakinarazi dute.
Berdintasunagaz zerikusia daukaten gaiekin harremana daukaten jardueretan aholkularitza eta garapena eskaintzen ditu BerdinEkin elkarteak. Era berean, heziketa eta laguntza teknikoa ere eskaintzen du, aurrez aurre zein sarean.
Berdintasuna helburu, ikerketak eta azterketak ere egin izan ditu tailerrak antolatzeaz arduratuko den elkarte horrek.