Herritarrak azokako murala ezagutu guran
Bere lanaren xehetasunak azaldu asmoz, azokako hormairudia margotu duen Aaron Diegok txokolatada egin zuen joan den zapatuan muralaren aurrean. Hainbat izan ziren bertaratutakoak, eta artistagaz taldeko argazki bat ateratzeko aukera eduki zuten.