Kirol instalazioetan txartelak erabiltzera behartuko dute
Kirol instalazioetako txartelaren erabilera beharrezkoa dela gogorarazi du Lekeitioko Udalak. Sarreretan kartel batzuk jarriko dituzte, erabiltzaileei zuzenduta, txartelaren erabilera beharrezkoa dela esanez.Kirol instalakuntzetako sarrerako arduradune...
Kirol instalakuntzetako sarrerako arduradunek neurria zorrotzago beteko dutela ere jakitera eman du udalak. «Txartel barik datozenak erregistro dokumentu batean eman beharko dituzte beraien datuak», esan dute.
Igerilekuan ere, araua zorroztasunez beteko dute. «Atea itxita egongo da, eta txartelagaz bakarrik zabaldu ahalko da», zehaztu dute. Neurri horiekin guztiekin, instalazioak erabiltzeko ohituretan eragitea du helburu udalak. «Azken urteetan txartelen erabilera, batez ere igerilekuko erabiltzaileen artean, ez baita izan orokorrean bete den araua», adierazi dute.
Neurri berriekin kirol instalazioetan segurtasun neurriak hobeto bete ahalko dituztela azaldu dute. «Momentu guztian jakingo da zenbat erabiltzaile dauden bertan». Horretaz gainera, instalazioen erabilera egokia bermatuko dute.