Lurbizi proiektua jendaurrean aurkeztuko dute bihar, Astran
Busturialdean elikadura plan bat garatzea helburu duen Lurbizi proiektuaren aurkezpena egingo dute Gernika-Lumon ere. Ean, Eskolondon, aurkeztu zuten proiektua urtarrilaren 8an, eta Gernika-Lumoko Astra erainkinean azalduko dituzte bihar proiektu horre...
Hain zuzen, tokiko elikadura iraunkorra bermatuko duen plana garatzea du helburu Lurbizik, eta proiektu horren baitan batu gura dituzte bai ekoizleak, bai dendariak zein kontsumitzaileak. Busturialdean lehenengo sektorea indarberritzeko asmoz sortutako egitasmoa da, eta, helburu horregaz, herritarren iritziak eta proposamenak jaso gura dituzte.
Hori dela eta, bihar Astran egingo duten aurkezpenean parte hartzeko deia egin dute sustatzaileek. 19:00etan hasiko da aurkezpena.