'Sutondoan' umeentzako itzalen antzerkia egongo da barikuan
Nestor Basterretxe aretoak umeentzako antzerkia hartuko du barikuan. Bilboko A-Teatral antzerki taldeak Sutondoan izeneko antzezlana taularatuko du. Umeei zuzendutako itzalen bidezko antzerkia da.Euskal mitologiari buruzko antzerkia da Sutondoan. Itzal...
Euskal mitologiari buruzko antzerkia da Sutondoan. Itzalak, koloreak, txotxongiloak eta musika elkartzen ditu bere saioan. Gaua heltzen denean, amuma ipuinak kontatzen hasten da, eta ipuin horietako pertsonaiak itzaletan islatuta ikus daitezke: amalurra, sorginak, galtzagorriak, marinelak…
Umeei zuzendutako ikuskizuna bada ere, familian gozatzeko aukera «paregabea» eskaintzen duela diote.
Barikuan, 18:30ean izango den antzerkirako sarrerak dagoeneko salgai daude lau euroren truke. Gizarte eta Kultura Etxean edota Kutxabankeko orotarako kutxazainetan eros daitezke.
Sarrerak agortzen ez badira, barikuan bertan, leihatilan salgai jarriko dituztela jakinarazi dute, ikuskizuna baino ordu erdi lehenago, hain zuzen.