Urtarrileko ibilaldi osasungarria egingo dute bariku goizean
ONDARROA // Hileroko azken barikuetan egin legez, etzi ere ibilaldi osasungarria egingo da. 11:00etan Zaldupe udal kiroldegiaren aurrean batu, eta begirale baten gidaritzapean, Ondarroan zehar hiru kilometro inguruko ibilaldia egingo da. Udal kirol bat...
ONDARROA // Hileroko azken barikuetan egin legez, etzi ere ibilaldi osasungarria egingo da. 11:00etan Zaldupe udal kiroldegiaren aurrean batu, eta begirale baten gidaritzapean, Ondarroan zehar hiru kilometro inguruko ibilaldia egingo da. Udal kirol batzordearen ekimenez antolatutako ibilaldian herritar guztiek parte hartzeko aukera badute ere, batez ere, 60 urtetik gorakoei zuzenduta dago.