Mutrikuko Arraun Taldeko kideak. Argazkia: Mutrikuko Arran Taldea
Bizkaiko eta Gipuzkoako batel ligaren lehen jardunaldia ezin izango da egin. Kanpoan egin beharreko kirol ekintza guztiak bertan behera geratu dira, Eusko Jaurlaritzaren gomendioz.
Gipuzkoan, gainera, bigarrenez atzeratu behar izan dute ligaren hasiera. Urtarrilaren 18an egin behar zen estropada ezin izan zen jokatu, orduan ere eguraldi txarra ari zuen eta. Aldaketarik ezean, Gipuzkoako batelen hurrengo jardunaldiak hurrengo otsailaren 7an eta 8an egingo dira, Errenterian eta Trintxerpen, hurrenez hurren.