Mutrikuko lehen errugbi topaketak. Argazkia: Alberto Gorritiberea
Eguraldi txarra dela eta, asteburuan Mutrikuko San Miguel futbol zelaian egin behar zen errugbi erakustaldia ez da egingo. “Eusko Jaurlaritzak kanpoan egin beharreko kirol ekintza guztiak bertan behera uztea adostu du, errugbi federazioarekin batera”, azaldu dute antolatzaileek.
Domekan egin beharreko errugbi jaialdia noiz egingo duten ez dakite oraindik antolatzaileek. “Orain, futbol zelaia berriro noiz egongo den erabilgarri ikusi beharko da. Horrez gain, erakustaldia egitera etorri behar zutenek ere noiz etorri ahal duten ere adostu beharko da”.