Zesta-puntako euskal liga jokatzen ari dira egunotan iparraldeko hainbat jokalari. Euskal ligako partida, berez, Donostiako Balda frontoian jokatu behar zuten, baina frontoian gertatu diren arazo batzuk medio, frontoiz aldatu egin behar izan dute azken momentuan.
Erabaki horren arabera, Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu dira Donostian jokatu beharreko partida guztiak.
11:30ean hasita, goiko mailako profesionalen eta afizionatuen arteko norgehiagokak ikusteko aukera egongo da Miruaitzen, doan. “Maila handiko puntistak edukiko ditugu herrian, eta gure ustez mereziko dituzten partidak jokatuko dituzte. Jendeari bertara gerturatzeko gonbitea luzatu nahiko genioke”, azaldu du Jon Mendizabal Danok Bateko kideak.
Honako partida hauek jokatuko dira:
- 11:30ean, Biarritz Athletic Club 2 (Unai Alberro eta Nicolas Toucoullet) – Section Paloise 2 (Jean Dominique Olharan eta Sebastian Itoiz).
- Ondoren, Kostakoak 2 (Jerome Amati eta Matthieu Errandonea) – Biarritz Athletic Club 1 (Jon Curveur eta David Minvielle).