Udaberrirako prestatzen dabiltza ortu publikoak
Apurka-apurka herritarren ortua udaberrirako prestatzen ari direla jakitera eman du Lekitto Bedarrak. Auzolanean, haziak ereiteko lerroak aitzurtu eta haizetu dituzte herritarrek. Horrez gain, kanpokaldean dauden loreontziak zaindu eta lore berriak lan...
Apurka-apurka herritarren ortua udaberrirako prestatzen ari direla jakitera eman du Lekitto Bedarrak. Auzolanean, haziak ereiteko lerroak aitzurtu eta haizetu dituzte herritarrek. Horrez gain, kanpokaldean dauden loreontziak zaindu eta lore berriak landatu dituzte. Oraingoan, gainera, mahatsa hazteko egitura ere berreskuratu dute. «Ekintza garrantzitsu bat gauzatu nahi dugu: aurretik parkean zeuden harrizko zutabeak berreskuratu, mantendu eta horien aldamenean mahatsa landatu», azaldu dute.