Pilota aukeraketa
Zapatuan, 17:30ean Markina-Xemeingo frontoi nagusian jokatuko den Binakako Esku Pilota txapelketako partidarako materiala aukeratu dute gaur arratsaldean Bengoetxea IIk, Aretxabaletak, Berasaluze VIk eta Zubietak.”Pozik” geratu dira pilotekin.
Pilotekin nahiko gustora geratu direla adierazi du Pablo Berasaluzek. Aretxabaletaren debutean jokatu zuen Berasaluzek estreinako Markina-Xemeingo frontoian. Zesta-puntako frontoia izan arren, frontoi polita dela esan du, eta gainera egongo den giroagaz oso gustura etorriko dela. « Badakigu partida oso gogorra izango dela. Oinatzek eta Andonik bikote handia osatzen dute eta eurei irabaztea beti izaten da saila; ea guk gurea ondo egiten dugun eta partida irabaztea lortzen dugun» aitatu du Berasaluzek.
Zubietak eta Berasaluzek baino pilota motelagoak aukeratu dituztela azaldu du, bestalde, Andoni Aretxabaletak. «Lau edo bost egon dira bizi samarrak eta eurak aukeratu dituzte, baina pilota onak dira», zehaztu du markina-xemeindarrak.
Seitik hiru partida irabazi dituzte Bengoetxeak eta Aretxabaletak, eta eta sailkatzeko zazpi edo zortzi beharko dituztela dio Aretxabaletak. Beraz, Markina-Xemeinen, bere jendearen aurrean partida on bat jokatu nahi duela adierazi du. «Hobeto egin ahal dugula uste dut eta hor gaude burrukan», azpimarratu zuen.